Affiche

Pilotariak laidatzen duen ikuskizuna.

1:30 eraiten duen ikuskizun honek elgarretatzen ditu kantua, dantza eta bertsolaritza.

Aurkezpena & Haria

Ba ote da kirolarik pilotak bezainbat jokamolde ezberdin duenik ? Askatasuna eta burujabetza bizitzaren ezinbesteko baldintzetarik premiatsuenak dauzkan herriaren baitan sortua izanki, nola onetsiko zuen jokamolde bakar baten lege zorrotz eta aldaezinen menpe gelditzea ?

Herriko plaza bakoitzak luzaz ezagutu ditu -eta ezagutzen ere oraino- bere ohidura bereziak : lurzolak dituen berezitasunengatik edo berdin oztopo natural ala artifizial ezberdinengatik -hemen, arbola batzu badirelako eta han etxe pareta batengatik ala teilatu izkin batengatik- tokian tokiko usaia nagusi da. Hemen « falta » konda dena han « ona » gerta daiteke.

Pilota plazak ez zirelarik oraikoak bezain leunak, plekariek zernahi bihurrikeria eta zimardika asmatzen zuten, beren trebeziaren frogatzeko baldintza bereziei egokitzeko zuten gaitasuna agerian utziz. « Horrela, pilotariak zoraldi arrai hura bete-betean gozatzen du, pilota trufariaren ondotik lasterka, hegalka. Batzutan, paretari kontra apur bat bermatzen da berehala arrapunpatzeko, lehentxago baino lerdenago eta biziago. Badaki jokalariek zer duten atsegin eta zerk sortzen dien errabia, abilki jokatzearen gozamena eta etsipena edo kolera kontrakoak abilago ala azkarrago iduri duelarik ».

Artistak ezagutu Agenda ikusi Liburuxka

Xedearen eramailea :
Lilia Elkartea

 

Lehendakarien hitzak :

Pilotarien Biltzarra Lilia Elkartea - Association Lilia
Fédération Française de Pelote Basque
Comité Territorial Pelote Basque Esku Pilota
Editorial de M. Lilou ECHEVERRIA

LAIDA PILOTA

Quelle belle idée de consacrer un spectacle à la gloire de la pelote « LAIDA PILOTA »

La Pelote Basque est un sport, une culture et fait partie de notre patrimoine. Le fait de mettre notre pelote en spectacle ne peut que s’inscrire sur le progrès tout en respectant notre tradition. Avec Pier-Paul Berzaitz aux commandes, ce spectacle dédié à la gloire de la pelote sera une réussite.

Venez nombreux

Lilou ECHEVERRIA
Président de la FFPB
www.ffpb.net

Jean-Michel GARAYAR
Jauna eta Anderea,

Beititik eta mundu guzian izan dire pilota jokoak bainan hemen euskal herrian iraundu gehiena.

Bota luzetik xisterarat, mendietako zelaietik herriko plazetarat, pilota haundi eta azkartuko da.
Euskara, dantza, bertsua bezala, gure ondarea da.
Bainan orain ainitz kirol dira gazteentzat eta pilotan jokatzea ttikitu da iparraldean.
Pilota berritzea eta bultzada berri bat emaitea, hori da Iparraldeko Pilota Batzordearen asmoa.

Jean-Michel GARAYAR
www.comite-pelote-basque.eus

Esku Pilota eta Laida Pilota!

Zer lizateke Eskual Herria pilotarik gabe ?

La pelote est le sport national du pays basque, la langue, la culture ne font qu'un dans notre patrimoine.
La pelote fait partie de ces sports pastoraux pratiqués par nos ancêtres en estive, les défis qu'ils se lançaient (bota luze). Sport d'abord par des ruraux en milieu rural.
Esku Pilota veut pérenniser cette pelote à main nue en milieu rural (fronton, mur à gauche, trinquet) tout en la développant dans des complexes ou un autre public est associé.
La pelote doit préserver son identité, sa noblesse, elle doit être associée à la langue et à notre patrimoine culturel.
Bai gorra pilota eta Eskual Herria

Alain Dubois
eskupilota.org

Oihaneko gizahandiak

Géants de Mutriku
Pilota jokoak aspaldikoenak eta zabalduenak dira munduan...
Géants de Mutriku
Oihaneko gizahandiak

Pilota jokoak aspaldikoenak eta zabalduenak dira munduan. Aitzinatea deitu garaian jadanik, Grekiarrak phoenida (petzeroen jokoa), apporharis (pareta bati kontra arituz zeiharka) eta sphairistikos jokoetan ari ziren.

Erromatarrak aldiz, trebe agertu ziren beren erresuma osoan hedatu ziren follis jokoan, harpastum jokoan eta pila jokoan. Galiarrak esku pilotan ari ziren eta beste zibilizazio zenbaitetako herritarrek ere -hala nola Azteka jendaldeak eta Egiptiarrek- beren pilota joko bereziak bazituzten. Menderen mendetakoa omen da Euskaldunen pilotan aritzeko moldea. Ohidurak eta usaiak ahoz-aho baizik ez baitziren zabaltzen, ez dugu idatzirik Euskal herrian pilotan nola jostatzen ziren deskribitzen duenik. Horregatik, XIX. mendea baino lehenagoko pilota jokoen arauak eta baldintzak ezezagunak zaizkigu.

Euskal mitologian, Jentilak deitu gizahandiak harrizko pilotekin ari ziren, gaitzeko indarra eskatzen zuten joko harrigarrietan. Leienda baten arabera, Mutrikun, Mendibeltzuburu mendi kaskoan, ba omen da hiru metroko harri borobildu bat Aitzbiribil izenekoa, eta Jentilak harekin ari omen ziren zoingehiagoka.

Iratiko artzainak

Les bergers d’Iraty
Iduriz mende luzeetan zehar, « longue paume » jokoan kanpoan aritzen ziren...
Les bergers d’Iraty
Iratiko artzainak

Iduriz mende luzeetan zehar, « longue paume » jokoan kanpoan aritzen ziren ; jokalariak herritar xumeak ziren gehienak eta esku huska ari ziren (Bota Luzea-n) ala larruzko eskularruekin (Mahai jokoa-n, Laxua-n).

Josta zelai ainitz bada oraino mendi guneetan bereziki : udan, bortu alagietako lan dorpeen ondotik, artzainak joko horretan abusatzen bide ziren. Iratiko artzainak hautatu ditugu oihan zabal eta misteriotsu horren bazter zoragarriengatik, bai eta hurbiltasunarengatik ere.

Pilota

La pelote
Ezpelezko kanika pollit bat hartu eta erhi pototxaren eta erakuslearen artean sendo tinkatuz...
La pelote
Pilota

Ezpelezko kanika pollit bat hartu eta erhi pototxaren eta erakuslearen artean sendo tinkatuz doi bat luzatuko duzun latex xafla batez inguratuko duzu. Kasu askatu gabe , dena berriz haste baitzenuke ! Jestu ber-bera egizu behar bezainbeste aldiz, lortu nahi duzun pilotaren arabera (joko bakoitzak baitu bere pilota berezia).

Ondotik, 250 -300 bat metro artile-hariz inguratuko duzu, nahi duzun tentsioa erabiliz, baina sekulan ber tokitik pasatu gabe, bestela zure pilota ez baita nehondik ere borobila izanen. Hortan da gakoa ! Gero, pilota mota bakoitzari doakion molda-ontzi egokian sar ezazu , inguruen tinkatzeko. Halere jakin behar duzu zure pilota hatsarrean ez baldin bazen borobila, hau egin ala hura egin, ez zaizula moldetik borobila aterako ! Hori egin eta, ahuntza larru eder eta ongi apaindu bat hauta ezazu : guziz fina, ertaina ala pergaminatua izan beharko du lortu nahi duzun pilotaren arabera. Ondotik mozteko patroitzat erabiltzen den burdin xafla erabiliz, pilotaren heineko bi larru zati ebakiko dituzu. Lehena pilotari eskilimaz lotuko diozu eta orai bazterrez bazter jos dezakezu. Hau egin duzunean, bigarrena gainetik josiko duzu, pundu sendoak eginez.Hara zure pilota egina duzu !

Pasakan aritzeko pilotak adibidez, gutienez 52 g eta gorenaz 250g behar ditu. Goazen, partida jokatzen has gaitezen !

Peioren eskuak

Les mains de Peio
Burdinezko esku bipilak, jestu jarraikiaren bortxaz, biziari bere forma berezia ematea eta burdina plegaraztea lortzen utenak...
Les mains de Peio
Peioren eskuak

Burdinezko esku bipilak, jestu jarraikiaren bortxaz, biziari bere forma berezia ematea eta burdina plegaraztea lortzen utenak. Hazia ereiten eta uzta biltzen duten lurrezko esku katxadunak eta grisak, ama-larruz estaliak.

Eta Peioren eskuak … Oihan betean egurra segatu, zizelkatu eta lehen izakien arte lehena goresten duten eskuak. Hotzik jasan gabe erregeak bezain apain dabiltzan gizon dotoreentzat ehunkiak nahiz apaingarriak ehuntzen josten eta brodatzen dituzten harizko eskuak.

Eta Peioren eskuak … Errimatzen ala errepikatzen ari diren heroien nahiz perfekziora heltzear diren gizakien tristurak eta atseginak aipagai dituzten liburuetan, hitzak eta minak etengabe lerrokatzen dituzten tintazko eskuak. Liluraz beterik dauden bihotz-begientzat pintura apaintzen duten kolore guzietako ziliportez estali eskuak.

Eta bestalde, Peioren eskuak … Balusezko eskuak, eztitasunez beteak, perekatzen eta balakatzen dutenak, maitasunaren eta soleitzearen eskuak. Begiak hesten badakiten eskuak eta, zauriak erreketaraino erakarriz, oinazeak jabaltzen dituzten dituzten eskuak.

Eta bestalde, Peioren eskuak…

Txapelduner

Aux champions
Jokoaren heroieak eta jokalekuen magia Pilotari izen batzu pilotaren historian zizelkatuak dira betirako...
Aux champions
Txapelduner

Jokoaren heroieak eta jokalekuen magia Pilotari izen batzu pilotaren historian zizelkatuak dira betirako.

Gaurregun, nork ez luke atsegin ikustea eskuhuska elgarri desafioka gure Perkain, Atano III, Mondragones, Gaskoina, Dongaitz, Arze, Haran, Panpi Laduche edo Xala famatuak? Nork ez luke plazerrekin ikusiko 1946 an Parisen xahartzen hasia zen Kanboko Txikito erraldoiak eta Jean Urruty gazte kementsuak elkarren kontra jokatu zuten partida gaitza ? Edota Etxahun Irurik kantu zoragarria eskaini zion 1963 ko Atharraztarrak eta Kapito Harri batasunen arteko Joko garbi partida bikain hura ? Eta zergatik ez hegaldi batez joan Miami hiriraino ? Amerikako Estatu Batuetan «Jai -Alai» pilotalekuen moda 1904-an abiatu zen, urte hartan Saint-Louis hiriko nazioarteko feira kari, kirola horren ezagutarazteko pareta bat eraiki baitzuten (20 urteren buruan baizik ez zuten eraiki Floridan lehen pilota lekua, Miami hiriko Hialeah Race Course tokian, 1924 an).

Heroie guzi horietarik gehienek lehen urratsak beren herriko plazan eman dituzte. Denak ezberdinak, baina denak joko beraren zerbitzari. Dohatsuenak Baionako « Trinquet moderne Jean-Marie Mailharro »-ra agertuko dira, edo Azkainen, nahiz Urruñan. Beste bakan batzu, Donostian, Irunan, Bilbon ala Hernanin berantetsiko dituzte.

Joan direnei

A tous nos anciens
Gizon gaztentako beharra Ta zaharren indarra. Gora kanta obra ederra Pilotarien Biltzarra.
A tous nos anciens
Joan direnei

Agur, agur, jente güzik agur bihotzetik
Zaharrak eta gaztiak bildürik hürrüntik
Eskualdün joko jaunari bere lür harrotik
Lili eder bat da egün zabaltzen itzaletik
Gure Jinko Jaunak deizkü ezarri mündian
Txoriak kantüz oihanian et’ardik mendian
Untzietan marinelak itxaso-erdian
Eta pelota maitia Eskual-Herri aldian
Arbolarik ederrena oihanian haritxa
Aize handirenak dio eztela ez tatxa
Eskualdün pilota horri ez besoak kütxa
Beti nausi izan dadin denek dezagün altxa

Attuli Barkoxe

Agurrak

Salut
Agurtuz goretsi nai zutut zu pilota Gai pollitagorik ezin nuen hauta ...
Agurrak

Agurtuz goretsi nai zutut zu pilota Gai pollitagorik ezin nuen hauta
Eskuz ereman edo xisteraz bota Nahiz ezartzen gaituzun batzu besten kontra.
Denak xoratzen ditu pilota jokoak Manuel SEIN ‘Xanpun’ bertsolaria

Artistak

Pier Paul Berzaitz
Pier Paul BerzaitzAbeslaria
Pier Paul Berzaitz
Pier Paul Berzaitz

1951an sortu den Pier Pol Berzaitz gaurregun Xiberuak dituen konposatzaile eta kantari nahiz sortzaile guzien ordezkari sahetsezinetarik bat dugu, dudarik gabe. Sorkuntzarako dohain berezkoari esker, tradi¬zioan oinarritu musikari gaurkotasuna eta berritasuna ekartzen dizkio. Etxahun koblakariaren eta kantari gazteagoen arteko zubi den belaunaldiko aitzindarietarik bat dugu, haren kantu zenbait jadanik memoria kolektiboan daudela.

1970 hamarkadan, Euskla Herriko aktualitate sozio-kulturalean nahiz politikoan oinarritu antzerki eta kantu engaiatuak uztartzen zituen GUK taldearen kide da. 1980 hamarkada bukaeran, bakarkako ibil¬bideari lotzen zaio, « Han eta hor » 1987an plazaratuz. Ondotik 2000 urtean « Baratze bat » (Elkar dis¬ketxean) Carlos Jimenez pianojoile eta konpositorearekin lankidetzan. Beste disko zenbait plazaratuko ditu jarraian : « Lili baten kantorea » (Elkar, 2005ean), « Arnaud Oihenart (1592-1667), poèmes de jeunesse » (Elkar, 2005ean) et « Hemen » (Elkar, 2011n). Baina Xiberutar honen obra ez da diskografian mugatzen, ezen azken hogei urteetan sei pastorala baditu idatziak bai etaEuskal Herriko artista ugari batzen dituzten hainbat ikusgarri ere. Bestalde,EKE (Euskal kultur Erakundearen) kulturgileen saileko administrari edo kudeatzaile da.

Kurrikuluma jeitsi

Landarbaso
Landarbaso AbesbatzaAbesbatza taldea
Landarbaso
Landarbaso Abesbatza

Landarbaso Abesbatza 1991an sortu zen 16 eta 36 urte bitarteko gaztez osatutako abesbatza bezala. Gaur egun elkartea hiru taldek osatzen dute eta 100dik gora kide dauzka: Kontari (8-14 urte), Landarbasoko Dizdizka Taldea (15-21 urte) eta Landarbaso Abesbatza (17-45 urte).

Aditu kualifikatuek, komunikabideek eta prentsako kritikariek Landarbaso gure herrialdeko erreferente musikal argia dela irizten dute taldearen gaztetasuna, proiektuetan erakusten duen orijinaltasuna eta berrikuntza eta kalitateagatik. Horrekin batera aipatzen dituzte euskal kulturarekiko duen konpromiso ukaezina galdutako obrak berreskuratuz, eta moldaketa berriak eta grabazioak eginez, gure aberastasun musikalaren adibide diren obrekin

www.landarbaso.com

Oinkari
OinkariDantza taldea
Oinkari
Oinkari

Oinkari Dantza Taldea 1975. urtean sortu zen Villabonan (Gipuzkoa), Euskal Herriko dantzak jaso, ikasi eta erakusteko asmoz. Elizan abesteko biltzen ziren gazte haiek eman zuten lehen pausoa dantza taldearen sorreran, Zizurkilen dantzan irakasten aritzen ziren Segurola ahizpen gonbitea aintzakotzat hartu ondoren.

Azken hamarkadan aldaketa handiak jasan ditu Oinkarik bere baitan. Dantza tradizionalarekiko lotura galdu gabe, koreografia berrien munduan eman ditu hainbat pauso taldeak. Euskal dantzak oinarri hartuta, gaur egungo abesti berrietara dantzak koreografiatu ditu. Aldaketa honetan bidelagun izan du Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoa.

www.oinkari.eus

Xateletarrak
XateletarrakDantza taldea
Xateletarrak
Xateletarrak

2016ko « Festival d’automne »ko sorturik izan da Xateletarrak taldea, Xiberoko dantzaren tradiziotik sorkuntzarako dinamika erakusteko xedearekin.

Châtelet antzokian dantzatu ondoan eta Euskal Herriko beste leku ezagunetan (Bilboko Arriaga antzokia eta Donostiko Kursaalean besteak beste), 10 Xiberotar dantzariek sorkuntza ibilbide hortan segitu due karrika ikusgarri berezi bat proposatuz Musikalde taldeko soinugileekin : « Kautere Balet, Adret eta Malet ».

Erroak Xiberoan, gogoa sorkuntzan, Xateletarrek projektu berri eta aberatsetan parte hartzeko gogoa due, orotarako artiste desberdinekin trukatuz eta lan egitez. Eta horietan nolaz ez, Pier Pol Berzaitzekin bere ikusgarri berriarentako : Laida Pilota !

Bideo 1 Bideo 2

Joxan Goikoetxea
Joxan GoikoetxeaMusikaria
Joxan Goikoetxea
Joxan Goikoetxea

(Hernani, Gipuzkoa, 17 de diciembre de 1967) es un músico intérprete, arreglista, compositor y productor vasco. La hiperactividad y la multiplicidad marcan la trayectoria de uno de los acordeonistas estatales más significativos y activos.

De carácter marcadamente ecléctico, su recorrido artístico implica desde el conocimiento más profundo de las formas y expresiones populares y folklóricas hasta la práctica de corrientes de vanguardia y el manejo de las nuevas tecnologías aplicadas a los diferentes proyectos que ha liderado y compartido.

www.joxan.com

Koldo Amestoy
Koldo AmestoyKondalaria
Koldo Amestoy
Koldo Amestoy

Hasieratik kondalari-autore, Euskal Herriko ipuingintzan berpizle dugu Koldo Amestoy, hogeita hamabost urteotan beti kondalari artista gisa doalarik, handik eta hemendik. Bere ikuskizunak Euskal Herrian eta kanpoan ere aurkezten ditu, eszenatoki ezberdinetan, areto edo gela ttiki zein antzoki handienetan, askotan kontalari bakarlari gisa doa edo, beste artista musikari, kantari, dantzariak taulagaineko lagun dauzkala…

Koldo Amestoy, bere baitarik abiatu zen kondalari autodidakten belaunaldiko horietako bat dugu, 80.ko urte hasieratik, Frantzian, Europan denetan eta urrunago ere frankofonian zehar, kondalariaren zuzeneko hitza iratzarriz, ipuin kontaketa arte zaharra eszenatokira eramateko asmoz lanean arizan direnak. Koldok bere aldetik, Euskal Herrian kokatu eta errotu nahi izan du bere sorkuntza. Geroago, sustraiak hegal baliaturik, hauekin airatzen da, haratago joateko…

Web gunea

Xabier Euzkitze
Xabier eta Aner EuzkitzeBertsolariak
Xabier Euzkitze
Xabier eta Aner Euzkitze

Laida pilotaria
Eskas edo sobera,
falta edo pasa,
punparen klaska ohi da
piloten solasa.
Gozamen zinezkoa,
merkea, erraza,
edozein horma oker
da pilota-plaza.

Arestian xuri-beltz,
gaur mila kolore…
iraganeko kirol
moderno, dotore…
izotzetan ihartu
ez den bitxilore…
zutik eutsiz egingo
diagu ohore.

XE

Magali Zubillaga
Magali ZubillagaAbeslaria
Magali Zubillaga
Magali Zubillaga
Elixabet Jauregi & Imanol Arabaolaza
Elixabet Jauregi
eta Imanol Arabaolaza
Metteurs en scène
Elixabet Jauregi & Imanol Arabaolaza
Elixabet Jauregi
eta Imanol Arabaolaza

Elixabet Jauregi

Elixabet Jauregui Mendizabal, 1988ko urriaren 26an Amasan jaioa. Lehen Hezkuntzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua.

Lanbidez, Lehen Hezkuntzako irakasle den arren, gaztetatik agertu izan du abesbatzarako eta antzerkirako zaletasuna. 16 urterekin hasi zen antzerki ikasketako lehen pausuak ematen eta Elena Aranbarri edo Maite Agirre bezalako irakasleak izan ditu. Abesbatzan ere txikitatik parte hartu izan du, haurtzaroan Villabonako Eresargi Txikiko partaide izan zen eta 2009. urtean Landarbasoko partaide bihurtu zen.

Landarbaso abesbatzako sopranoa izan zen lau urtez, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean. 2017an “Gernika” emanaldiko zuzendari artistikoa izan da eta “Eternal”ean kolaborazio txiki bat egin du.

Imanol Arabaolaza Galarraga

1982 ko Arazoaren 21 jaioa. Tolosarra.
Industri ingeniari mekanikoa, makina erreminta enpresa batean langile.
Argi eta soinu teknikari lanean aritua. Tolosako kultur etxeko Antzerki taldeko kidea Elena Aranbarriren zuzendaritzapean. Klown eta ipuin kontalari ikastaroetan parte hartua.
Bertsolaritza munduan gai-jartzaile lanean aritua. 2011 Gipuzkoako bertsolari txapelketan gai-jartzaile taldeko partaide.

Landarbaso taldearekin “Gernika ilunetik argi” ikuskizunean parte hartu zuen zuzendari artistiko moduan.

Annie Onchalo
eta Erramun Garcia
Jauntziak
Annie Onchalo & Erramun Garcia
Annie Onchalo
eta Erramun Garcia

Annie Onchalo

Erramun Garcia

Agenda

EUSKO

2018/06/30

Donapaleu

2018/07/13

Senpere

2018/07/14

Senpere

2018/09/15

Hazparne

2018/11/09

Miarritze

2018/12/15

Villabona

2019/01/18

Hendaia

2019/02/23

Parise “Le 13ème Art” Antzokia

 

2019/03/01

Quintaou antzokia,
Angelu

2019/05/25

Otsagabia

2019/10/26

Jai Alaian, 20:30
Maule

Erreserbak :
– Atharratze: Unimarche
– Maule: Xibero Bio
– Sohüta: Etchart libürütegia
– Donapaleü: La Ferme Souletine
– Garazi: Galeries Garazi

2019/12/20

Zenith, Pauen
Ostiralean 20:30

Erreserbak :
Ez oraino

Elkarteak

Pilotarien Biltzarra
Pilotarien BiltzarraPierre LISSAR (Président)
Lehendakariaren hitza
Pierre LISSAR
Pilotarien Biltzarra

Dieu du Ciel souviens Toi de nous
Protège cette assemblée de pilotari
Que tous ces jeunes y prennent aussi part
Que serait le Pays basque sans la pelote
Etxahun Iruri

Quand PILOTARIEN BILTZARRA a été contacté par Pier Paul Berzaitz et Albert Hastoy, afin de parrainer le spectacle LAIDA PILOTA, nous avons été très honorés. Le Conseil d’Administration a accepté ce parrainage à l’unanimité. En effet, PILOTARIEN BILTZARRA regroupe d’anciens champions, dirigeants et pelotazale. Toutes les spécialités de pelote
sont représentées dans notre association.

Ce partenariat à LAIDA PILOTA colle parfaitement à l’esprit de Pilotarien Biltzarra. Nous souhaitons à ce spectacle un beau succès mérité.

Pierre LISSAR
Président de PILOTARIEN BILTZARRA

Association Lilia
Association LiliaAlbert HASTOY (Président)
Lehendakariaren hitza
Albert HASTOY
Association Lilia

La date du 15 août 1964, reste gravée dans ma mémoire. Ce jour-là, la Sté de pelote ATHARRAZTARRAK de Tardets fêtait le titre de Champion de France de Joko Garbi Seniors obtenu l’année précédente, le 09 août 1963, sur le fronton de Saint Palais, face au KAPITO HARRI d’Ustaritz. Au programme de la journée : les danses souletines, la partie de pelote avec les champions, et le chant avec Pierre Bordaçarre « Etxahun Iruri », qui composa pour cette occasion «Atharraztarrak», et l’interpréta, seul, face au public, au centre de la cancha tardetsienne. Quel beau témoignage de notre culture: la rencontre du danseur, du pelotari, du poète ! Ce sont ces mêmes ingrédients que Pier Paul Berzaitz a réunis pour son spectacle « LAIDA PILOTA », porté par l’association LILIA. Le soutien de PILOTARIEN BILTZARRA à cette création rappelle, par l’exemple des anciens à destination des plus jeunes, les valeurs de détermination et de respect que porte la Pelote Basque, les valeurs du Plaza Gizon ! Laida Pilota ! Gora Pilota !

Albert HASTOY
Président de LILIA

Kolaboratzaileak / Babesleak

Milesker

Kolaboratzaile
instituzionalak

Pyrénées-Atlantiques le département
Communauté d'agglomeration Pays Basque - Euskal Hirigune Elkargoa
Institut culturel basque - Euskal kultur erakundea
tvpi

Babesleak

Groupe Lauak
Crédit Agricole
Banque Michel Inchauspé
Lycée Jean Errecart
Hastoy
Sokoa
PEDAVIA
Pello Bonefons Assurances
Groupe Olano